Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 16:7-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Bi akerrac jarraracico ditu Jaunaren aitzinean lekucotasuneco tabernacle-sarcean;

8. Eta hequien gainera çortea atheraturic, bat Jaunarençat içateco eta bercea aker bidalquinçat.

9. Ceinere çorteac Jaunari atheratuco baitio, eta hura imolatuco du bekatuarençat;

10. Ceinere atheratuco baita aker bidalquinçat, eta hura biciric eçarrico du Jaunaren aitzinean, haren gainera ixurceco bere othoitzac, eta guero mortura igorceco.

11. Horiec behar-beçala eguin ondoan, escainico du aratchea; eta beretzat eta bere etchearençat othoitz eguiten duelaric, imolatuco du hura;

12. Eta isensuncia harturic, aldareco ikatzez bethe ondoan, escuan hartuco ditu isensutaco xuxenduac diren balsamuac, eta belaz barnera sainduteguira sarthuco da;

13. Balsamuac suaren gainean eçarriric, hequien lanhoac eta hatsac estal deçan lekucotasunaren gainean den oraclea, eta hil eztadien bera.

14. Halaber hartuco du aratchearen odoletic eta erhiaz çazpi aldiz ihinztadura eguinen du propiciatorioaren parrean iguzqui-sorthaldera.

15. Eta akerra hil duqueenean populuaren bekatuarençat, haren odola eramanen du belaren barneco aldera, aratchearen odolarençat manatua içan den beçala, ihinztaduraren eguiteco oraclearen aitzinean,

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 16