Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 16:22-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Eta akerrac hequien gaixtaqueria guciac eraman dituqueenean basa lekuetan barna, eta mortuan utzia içan den ondoan,

23. Aaron bihurtuco da lekucotasuneco tabernaclera, eta aitzinean sainduteguian sarceracoan jaunci cituen soinecoac eraunciric, eta han utziric,

24. Bere burua garbituco du leku sainduan, eta bere soinecoac jauncico ditu. Eta ilkiric bere holocausta eta populuarena escaini ondoan, othoitz eguinen du hala beretzat nola populuarençat;

25. Eta bekatuençat escainia den bilgorra erreco du aldare gainean.

26. Eta aker bidalquinaren eramaten içatu denac, bere soinecoac eta gorphutza urean garbituco ditu, eta hala sarthuco da campetara.

27. Bekatuarençat imolatuac içan diren aratchea eta akerra, ceinen odola sainduteguira eramana içan baita xahupenaren eguiteco, campetaric camporat eramanac içanen dira eta suan erreac beren larru, haragui eta gorotzarequin:

28. Eta edoceinec erre detzan hequiec, bere soinecoac eta gorphutza urean garbituco ditu, eta hala sarthuco da campetara.

29. Eta hori içanen da çuençat legue bethicotzat. Çazpigarren hilabethean, hilabethec hamargarren egunean, atsecabeari emanen ditutzue çuen arimac, eta lanic den-gutiena ez duçue eguinen, ez herricoac, ez eta-çuen artean dabilan arrotzac.

30. Egun hartan içanen da çuen xahupena, eta çuen garbitzea çuen bekatu gucietaric: Jaunaren aitzinean xahutuco çarete.

31. Ecen phausuco larumbata da; eta çuen buruac atsecabetan eçarrico ditutzue bethico erlijionezco leguez.

32. Xahupen hori eguinen du gançutua içan den apheçac, eta ceinaren escuac consecratuac içan baitira apheztasuneco eguimbideen bethetzeco bere aitaren orde: eta jauncico ditu liho-harizco athorra eta soineco sainduac,

33. Eta xahutuco ditu saindutegguia, lekucotasuneco tabernaclea eta aldarea, eta apheçac ere eta populu gucia.

34. Eta hori içanen çaitzue bethico legue bat, urthean behin othoitz eguin deçaçuençat Israelgo semeençat eta hequien bekatu guciençat. Moisec eguin çuen beraz Jaunac manatu beçala.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 16