Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 16:21-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Eta bi escuac emanic haren buruaren gainera, aithor betza Israelgo semeen gaixtaqueria, hoben eta bekatu guciac; eta oro haren buruaren gainera deitzen dituelaric, igor beça mortura, hartaco berecia den guiçon batez.

22. Eta akerrac hequien gaixtaqueria guciac eraman dituqueenean basa lekuetan barna, eta mortuan utzia içan den ondoan,

23. Aaron bihurtuco da lekucotasuneco tabernaclera, eta aitzinean sainduteguian sarceracoan jaunci cituen soinecoac eraunciric, eta han utziric,

24. Bere burua garbituco du leku sainduan, eta bere soinecoac jauncico ditu. Eta ilkiric bere holocausta eta populuarena escaini ondoan, othoitz eguinen du hala beretzat nola populuarençat;

25. Eta bekatuençat escainia den bilgorra erreco du aldare gainean.

26. Eta aker bidalquinaren eramaten içatu denac, bere soinecoac eta gorphutza urean garbituco ditu, eta hala sarthuco da campetara.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 16