Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 16:11-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Horiec behar-beçala eguin ondoan, escainico du aratchea; eta beretzat eta bere etchearençat othoitz eguiten duelaric, imolatuco du hura;

12. Eta isensuncia harturic, aldareco ikatzez bethe ondoan, escuan hartuco ditu isensutaco xuxenduac diren balsamuac, eta belaz barnera sainduteguira sarthuco da;

13. Balsamuac suaren gainean eçarriric, hequien lanhoac eta hatsac estal deçan lekucotasunaren gainean den oraclea, eta hil eztadien bera.

14. Halaber hartuco du aratchearen odoletic eta erhiaz çazpi aldiz ihinztadura eguinen du propiciatorioaren parrean iguzqui-sorthaldera.

15. Eta akerra hil duqueenean populuaren bekatuarençat, haren odola eramanen du belaren barneco aldera, aratchearen odolarençat manatua içan den beçala, ihinztaduraren eguiteco oraclearen aitzinean,

16. Eta sainduteguiaren xahutzeco Israelgo semeen likisquerietaric, hequien legue-hauspenetaric eta bekatu gucietaric. Molde berean eguinen du lekucotasuneco tabernaclearençat, ceina hequien artean, hequien egoitzaco likisquerien erdian jarria baita.

17. Nihorrere tabernaclean içan ez bedi, aphez handia sainduteguian sarcen denean othoitz eguitera beretzat eta bere etchearençat eta Israelgo balderna guciarençat, hura ilki arteo.

18. Eta atheratuco denean Jaunaren aitzinean den aldarera, othoitz eguin beça beretzat; eta harturic aratchearen eta akerraren odola, inguruan ixur beça aldareco adarren gainera;

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 16