Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 16:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna minçatu içan citzaioen Moisi, Aaronen bi semeen heriotzearen ondoan, su arrotza escaincen çutelaric hilac içan cirenean:

2. Eta manamendu eguin cioen, erraten cioelaric: Erroçu çure anaia Aaroni, edocein orduz ez dedin sar sainduteguian, ceina baita belaren barneco aldean, arka estalcen duen propiciatorioaren aitzinean, beldurrez-eta hil dadien (ecen lanho batean aguertuco naiz oraclearen gainean),

3. Ez baditu lehenic eguiten hautchec: aratche bat escainico du bekatuarençat, eta ahari bat holocaustetan.

4. Liho-harizco athorra jauncico du, ahalquesun direnac galcequin estalico ditu, liho-harizco guerricoaz tincatuco da, burucoa eçarrico du buruan, ecen soineco horiec sainduac dira: xahutu den ondoan, jauncico ditu guciac.

5. Israelgo semeen balderna gucia ganic hartuco ditu bi aker bekatuarençat eta ahari bat holocaustetaco.

6. Eta aharia escaini duqueenean, eta othoitz eguin beretzat eta bere etchearençat,

7. Bi akerrac jarraracico ditu Jaunaren aitzinean lekucotasuneco tabernacle-sarcean;

8. Eta hequien gainera çortea atheraturic, bat Jaunarençat içateco eta bercea aker bidalquinçat.

9. Ceinere çorteac Jaunari atheratuco baitio, eta hura imolatuco du bekatuarençat;

10. Ceinere atheratuco baita aker bidalquinçat, eta hura biciric eçarrico du Jaunaren aitzinean, haren gainera ixurceco bere othoitzac, eta guero mortura igorceco.

11. Horiec behar-beçala eguin ondoan, escainico du aratchea; eta beretzat eta bere etchearençat othoitz eguiten duelaric, imolatuco du hura;

12. Eta isensuncia harturic, aldareco ikatzez bethe ondoan, escuan hartuco ditu isensutaco xuxenduac diren balsamuac, eta belaz barnera sainduteguira sarthuco da;

13. Balsamuac suaren gainean eçarriric, hequien lanhoac eta hatsac estal deçan lekucotasunaren gainean den oraclea, eta hil eztadien bera.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 16