Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 15:27-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Eta hequietaric uquitu duenac xurituco ditu bere soinecoac; eta bere burua urean garbitu ondoan lohi içanen da arrats arteo.

28. Odola baratu balitz eta jaustetic guelditu, emaztequiac bere xahupeneco hondatuco ditu çazpi egun,

29. Eta çorcigarren egunean bere buruarençat ekarrico diozca apheçari bi ttorttoila edo bi usocume lekucotasuneco tabernacle-sarcera.

30. Apheçac bat imolatuco du bekatuarençat eta bercea holocaustetan, eta Jaunaren aitzinean othoitz eguinen du harençat eta haren jauste lohiarençat.

31. Irakatsiren dioçuete beraz Israelgo semeei beguira ditecen lohiqueriatic eta beren likisquerietan hilcetic, kutsatu duquetenean ene tabernacle çuen artean dena.

32. Hori da leguea haci jaria dutenençat, edo emaztequiarequin kutsatzen direnençat,

33. Eta astagaitzetaco orduan berezten den emaztequiarençat, edo odol jaria jarraiquia duenarençat, eta harequin lo eguin duen guiçonarençat.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 15