Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 15:18-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Emaztequia, ceinarequin erabili baita, urean garbituco da, eta lohi içanen da arrats arteo.

19. Emaztequia, hilabethe-buruan bere odol jaustearequin dena, berecia içanen da çazpi egunez.

20. Hura uquituco duena lohi içanen da arratseraino.

21. Eta lo eguin duen toquia eta jarri içan den lekua bere berezpeneco çazpi egunetan, lohi içanen dira.

22. Haren ohea uquitu duqueenac, xurituco ditu bere soinecoac, eta bere burua urean garbituric, arratseraino lohi içanen da.

23. Hura jarri den alkia uquitu duenac xurituco ditu bere soinecoac; eta bere burua urean garbitu ondoan kutsatua içanen da arratseraino.

24. Hari, bere astagaitzetaco orduan, hurbildu içan çaioen guiçona, çazpi egunez lohi içanen da; eta lo eguiteco hartuco duen etzaunça kutsatua da.

25. Emaztequia, ceinac asco egunez odol jaustea jasaiten baitu astagaitzetaco ordutic campo, edo ceinari astagaitzen ondotic odol aria ezbaitzaio guelditzen, gaitz hori jasaiteco dueno lohi içanen da, astagaitzac balitu beçala.

26. Harec lo eguinicaco etzaunça eta jarri içan den alkia, kutsatuac dira.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 15