Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 14:46-57 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

46. Etche hura hersia dagoenean, barnera sarthuco dena, lohi içanen da arrats arteo;

47. Eta han lo eguinen duenac, eta cerbait janen, garbituco ditu bere soinecoac.

48. Apheçac sarcean ikusten badu leguena ez dela etchean berhatu, berritan çartatua içan denaz gueroztic, sasualdutzat xahutuco du:

49. Eta xahupenaren eguiteco harturen ditu bi etche-xori, cedro çura, escarlata eta hisopoa;

50. Eta etche-xori bat imolaturic lurrezco uncian ur bicien gainean,

51. Hartuco ditu cedro çura, hisopoa, escarlata eta etche-xori bicia, eta oro bustico ditu etche-xori imolatuaren odolean eta ur bicietan, eta çazpi aldiz ihinztatuco du etchea,

52. Eta hura xahutuco du hala etche-xoriaren odolaz nola ur biciez, eta etche-xori biciaz, eta cedro çuraz, eta hisopoaz eta escarlataz.

53. Eta utzi duenean etche-xoria campoan libroqui hegaldatzera, othoitz eguinen du etchearençat, ceina leguez xahutua içanen baititaque.

54. Hori da leguenaren eta gaitz gaixto gucien gaineco leguea,

55. Eta soinetacoetaco eta etcheetaco leguenarena,

56. Orbainena eta jauzten diren uderrena, plapa arguitzen dutenena, eta asco cara moten mudancena;

57. Jaquin ahal içan dadiençat noiz den gauça bat edo xahu, edo lohi.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 14