Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 14:29-41 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Eta escu ezquerrean guelditu çaioen gaineraco olioa, xahutua denari buru gainera ixurico dio, Jauna haren alderat beguithartez jar dadiençat.

30. Eta esqueinico du ttorttoila edo usocumea,

31. Bat hobenarençat eta bercea holocaustetan bere libacioneequin.

32. Bere xahupenecotzat behar dituen guciac ecin içan detzazqueenaren sacrificioa hori da.

33. Jauna oraino ere Moisi eta Aaroni minçatu citzaioeten hunela:

34. Sarthu çaiztequeenean Canaango lurrean, ceina goçatzera emanen baitarotzuet, leguenarequilaco etcheric balin bada,

35. Etchearen jabea apheçari goanen çaio eta erranen dio: Iduritzen çait ene etchean badela leguenaren çauria beçalaco bat.

36. Orduan apheçac manatuco du athera detzaten etcheco pusca guciac, bera barnera sar dadien baino lehen eta ikus deçan hea leguensua denez, beldurrez-eta etcheco gauçac oro lohi bilhaca ditecen. Eta guero sarthuco da etcheco leguenaren ikustera.

37. Eta ikusten dituenean hango harrasietan errecaguneac beçala ubelduraz edo gorrastduraz itsustuac, eta gaineraco açala baino sarthuagoac,

38. Etchetic ilkico da, eta berehala hersico du çazpi egunençat.

39. Çazpigarren egunean itzuliric, beguiratuco dio: leguena berhatu dela atzematen badu,

40. Manatuco du athera detzaten leguendun harriac, eta hiritic campoan arthic detzaten leku lohi batera;

41. Etchea bera karracatua içan dedin barnetic inguruca, eta karracaduratic heldu den herrautsa arthiquia içan dedin hiriz campoan leku lohi batera,

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 14