Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 14:15-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta laurden oliotic ere ixurico du bere ezquerreco escura,

16. Eta escuineco erhia bustico du olioan, eta çazpitan eguinen du ihinztadura Jaunaren aitzinean;

17. Eta ezquerreco escuan guelditu den olioa ixurico du xahutzen hari denaren escuineco beharri-guinguilaren mocora eta escuineco escuco eta çangoco erhi pototsetara, eta bekatuarençat ixuria den odolaren gainera,

18. Eta guiçonari buru gainera.

19. Harençat othoitz eguinen du Jaunaren aitzinean, eta bekatuarençateco sacrificioa eguinen du: orduan imolatuco du holocausta,

20. Eta hura eçarrico du aldare gainean bere libacioneequin, eta guiçona behar-den-beçala xahutua ditaque.

21. Bainan beharra balin bada, eta erran direnac ecin badetzazque atzeman, hobenarençat hartuco du bildots bat escaincetaco, apheçac harençat othoitz eguin deçan, eta hamargarren bat irin cethabatu, eta laurden bat olio,

22. Eta bi ttorttoila edo bi usocume, ceinetaric bat bekatuarençat eta bercea holocausteuco:

23. Eta xahupeneco çorcigarren egunean apheçari esqueinico diozca lekucotasuneco tabernacle-sarcean, Jaunaren aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 14