Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 14:13-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Bildotsa imolatuco du, bekatuarençateco bitima eta holocausta imolatzen ohi diren toquian, erran nahi da leku sainduan. Ecen nola bekatuarençateco bitima, hala hobenarençatecoa apheçarena da: sainduren saindu da.

14. Eta apheçac hobenarençat imolatua den bitimaren odoletic harturic, hartaric eçarrico du xahutzen hari denaren escuineco beharri-guinguilaren mocoan, eta escuineco escucuco eta çangoco erhi pototsetan:

15. Eta laurden oliotic ere ixurico du bere ezquerreco escura,

16. Eta escuineco erhia bustico du olioan, eta çazpitan eguinen du ihinztadura Jaunaren aitzinean;

17. Eta ezquerreco escuan guelditu den olioa ixurico du xahutzen hari denaren escuineco beharri-guinguilaren mocora eta escuineco escuco eta çangoco erhi pototsetara, eta bekatuarençat ixuria den odolaren gainera,

18. Eta guiçonari buru gainera.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 14