Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 14:10-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Çorcigarren egunean hartuco ditu bi bildots narriogabeac, urtheco anchu nothagabe bat, eta irin cethabatutic hirur hamarren sacrificiocotzat, olioz bustiric, eta berçalde laurden bat olio.

11. Guero apheçac xahutzen duelaric guiçona, horiequin guciequin eçarri duqueenean Jaunaren aitzinean lekucotasuneco tabernacle-sarcean,

12. Bildots bat hartuco du eta hobenarençat esqueinico laurden olioarequin: eta guciac Jaunaren aitzinean escaini ondoan,

13. Bildotsa imolatuco du, bekatuarençateco bitima eta holocausta imolatzen ohi diren toquian, erran nahi da leku sainduan. Ecen nola bekatuarençateco bitima, hala hobenarençatecoa apheçarena da: sainduren saindu da.

14. Eta apheçac hobenarençat imolatua den bitimaren odoletic harturic, hartaric eçarrico du xahutzen hari denaren escuineco beharri-guinguilaren mocoan, eta escuineco escucuco eta çangoco erhi pototsetan:

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 14