Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 13:40-59 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

40. Guiçona, ceinari ileac burutic erorcen baitzaizco, karçoil da eta xahu:

41. Eta belharretic erorcen baçaizco ileac, aitzinez karçoil da eta xahu.

42. Bainan karçoildu toquian, aitzinean edo guibelean, plapa çuri edo horiric sorthu bada,

43. Apheçac ikusi-eta, eiquiric gabe erabaquico du leguena dela, toqui karçoilduan sorthua.

44. Beraz leguenac joa, eta apheçaren erabaquiz berecia den nor-nahic,

45. Soinecoac urratuac iduquico ditu, burua has, beguithartea soinecoaz itzalia, eta oihuz egonen da kutsatua eta lohi dela.

46. Leguensu eta lohi içanen den ephe gucian, egonen da bakarric campetaric campo.

47. Soineco ilezco edo lihozcoa leguena duena

48. Irazquian eta forraduran, edo larruzcoa bada, edo larruquiz eguina den cerbait,

49. Plapa çuriaz edo gorrastaz thonatua bada, plapa hura leguençat ekarria içanen da, eta apheçari erakutsico çaio.

50. Hunec, beguiratu-eta, çazpi egunez hersico du.

51. Eta çazpigarren egunean berriz beguiraturic, berhatu dela atzematen badu, dirauen leguena da, soinecoa kutsatua dela erabaquico du, eta thonequin causitu diren gauça guciac ere bai;

52. Eta horren gatic suan erreco dira.

53. Ikusten badu thona ez dela berhatu,

54. Manatuco du, eta garbituco dute leguena duen gauça, eta apheçac hura berce çazpi egunez hersico du.

55. Eta ikusten duenean leheneco itchura ez dela bihurtu, nahiz leguena ez den berhatu, lohitzat erabaquico du, eta suan erreco, leguena jarri delacotz soinecoaren axalean, edo barnera ere sarthu.

56. Bainan soinecoa garbitu ondoan leguenaren toquia ilhunago bada, ebaquico du pusca eta gainetacotic berecico.

57. Gueroago aguercen baçaio, aitzinean thonatuac etziren lekuetan, leguen ezbaieco dabilan bat, suan erre behar da.

58. Leguena guelditu bada, urean xurituco dira berriz garbi direnac, eta xahu içanen dira.

59. Hori da leguenaren leguea soineco ilezcoetan eta lihozcoetan, oihalean eta forraduran, eta larruzco pusca gucietan, nola behar diren xahu edo lohitzat atheratu.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 13