Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 13:4-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Bainan çuritasun argui hura larruan bada, eta berce haraguia baino sarthuagoa ez bada, eta ileac leheneco caran badaude, apheçac guiçona çazpi egunez hersia iduquico du,

5. Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: eta baldin leguena ez bada guehiago handitu, eta ez baditu larruan aitzineco neurriac iragan, berriz berce çazpi egunez hersico du.

6. Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: eta leguena ilhunago bada, eta ez bada larruan hedatu, xahutuco du guiçona, ceren çaragarra baita: guiçonac garbituco ditu bere soinecoac, eta xahu içanen da.

7. Baldin apheçac ikusia içan ondoan, eta xahu atheratua, leguena berriz hedatzen balitz, guiçona apheçaren gana bihurtua içanen da,

8. Eta lohitzat atheratua içanen da.

9. Leguenaren çauria guiçon baten baithan guerthatzen balin bada, haina apheçaren gana erakarrico da,

10. Eta hunec ikusico du. Eta larrua çuritua denean, eta ileen itchura mudatua, eta haragui bicia ere agueri,

11. Leguena çaharquitua eta larruari jota dela erabaquico da. Horren gatic apheçac lohitzat atheratuco du guiçona, eta ez du hersico, ceren haren lohitasuna aguericoa baita.

12. Bainan leguena barraiatuz hostatzen bada, burutic çangoetaraino, beguiec ikus ahal detzazqueten guciac estalcen baditu,

13. Apheçac beguiratuco dio, eta erabaquico du leguenic xahuena duela, gucia çuritu duelacotz, eta hortaco xahu içanen da.

14. Bainan haragui bicia aguertuco çaioenean,

15. Orduan apheçaren erabaquitic lohi atheratuco da, eta lohien arteco iduquia içanen da; ecen haragui biciarequin nahastecatzen den leguena, lohi da.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 13