Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 13:29-44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Guiçona edo emaztequia, ceinari buruan edo biçarrean haci baitzaio leguena, ikusiac içanen dira apheçaz.

30. Eta lekua sarthuagoa bada berce haraguia baino, ilea horasta eta ohi baino meharragoa, apheçac hainac lohitzat atheratuco ditu, ceren leguena burucoa eta biçarrecoa baita.

31. Bainan ikusten badu plaparen toquia inguruco haraguiarequin bardinean dela eta ilea belz, guiçona hersico du çazpi egunez,

32. Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio. Baldin plapa hedatu ez bada, eta ilea bere caraco badago, eta çauriaren toquia berce haraguiarequin bardin,

33. Guiçona murriztuco dute lekat plaparen toquian, eta berce çazpi egunez hersia içanen da.

34. Baldin çazpigarren egunean ikusten bada çauria bere lekuan egon dela, eta ez dela berce haraguia baino sarthuagoa, apheçac xahu atheratuco du, eta xahu içanen da bere soinecoac garbitu ondoan.

35. Bainan xahutu-eta, plapa hedatzen bada oraino larruan,

36. Ez du guehiago bilhatuco hea ilea horitu denez, ceren den agueriqui lohia.

37. Bada, plapa baratu bada, eta ileac belz badira, eçagut beça guiçona sendatua dela, eta ausarqui xahutzat athera beça.

38. Guiçon edo emaztequi, larruan çuria aguercen çaioenari,

39. Apheçac beguiratuco çuritasun ubelac arguitzen duela larruan kausitzen badu, jaquin beça ez dela leguena, bainan plapa çuri bat, eta guiçona xahua dela.

40. Guiçona, ceinari ileac burutic erorcen baitzaizco, karçoil da eta xahu:

41. Eta belharretic erorcen baçaizco ileac, aitzinez karçoil da eta xahu.

42. Bainan karçoildu toquian, aitzinean edo guibelean, plapa çuri edo horiric sorthu bada,

43. Apheçac ikusi-eta, eiquiric gabe erabaquico du leguena dela, toqui karçoilduan sorthua.

44. Beraz leguenac joa, eta apheçaren erabaquiz berecia den nor-nahic,

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 13