Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 13:27-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: leguena barraiatu bada larruan, guiçona lohitzat atheratuco du.

28. Bainan çuritasuna bere lekuan egon bada garbia içan gabe, erretzapeneco çauria da: eta horren gatic guiçona xahutzat atheratuco da, ceren orbaina erredurarena baita.

29. Guiçona edo emaztequia, ceinari buruan edo biçarrean haci baitzaio leguena, ikusiac içanen dira apheçaz.

30. Eta lekua sarthuagoa bada berce haraguia baino, ilea horasta eta ohi baino meharragoa, apheçac hainac lohitzat atheratuco ditu, ceren leguena burucoa eta biçarrecoa baita.

31. Bainan ikusten badu plaparen toquia inguruco haraguiarequin bardinean dela eta ilea belz, guiçona hersico du çazpi egunez,

32. Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio. Baldin plapa hedatu ez bada, eta ilea bere caraco badago, eta çauriaren toquia berce haraguiarequin bardin,

33. Guiçona murriztuco dute lekat plaparen toquian, eta berce çazpi egunez hersia içanen da.

34. Baldin çazpigarren egunean ikusten bada çauria bere lekuan egon dela, eta ez dela berce haraguia baino sarthuagoa, apheçac xahu atheratuco du, eta xahu içanen da bere soinecoac garbitu ondoan.

35. Bainan xahutu-eta, plapa hedatzen bada oraino larruan,

36. Ez du guehiago bilhatuco hea ilea horitu denez, ceren den agueriqui lohia.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 13