Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 13:21-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Ileac leheneco cara balin badu eta orbaina uhersco, eta inguruco haraguia baino ez bada sarthuagoa, apheçac guiçona hersico du çazpi egunez.

22. Eta berhatzen bada, leguena dela erabaquico du.

23. Bainan bere lekuan baratzen bada, çauriaren orbaina da, eta guiçona xahu içanen da.

24. Bainan suz erreric sendatu diren haraguiac eta larruac orbaina çuri edo uher badute,

25. Apheçac beguiratuco dio, eta çurira bihurtu bada, eta haren lekua larru gaineracoa baino sarthuagoa; lohitzat atheratuco du guiçona, ceren leguenaren çauria orbainean sorthu baita.

26. Ileen cara hala-hala egon bada, eta çauria ez bada gaineraco haraguia baino sarthuagoa, eta leguenaren ithura gobela balin bada, apheçac guiçona hersico du çazpi egunez,

27. Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: leguena barraiatu bada larruan, guiçona lohitzat atheratuco du.

28. Bainan çuritasuna bere lekuan egon bada garbia içan gabe, erretzapeneco çauria da: eta horren gatic guiçona xahutzat atheratuco da, ceren orbaina erredurarena baita.

29. Guiçona edo emaztequia, ceinari buruan edo biçarrean haci baitzaio leguena, ikusiac içanen dira apheçaz.

30. Eta lekua sarthuagoa bada berce haraguia baino, ilea horasta eta ohi baino meharragoa, apheçac hainac lohitzat atheratuco ditu, ceren leguena burucoa eta biçarrecoa baita.

31. Bainan ikusten badu plaparen toquia inguruco haraguiarequin bardinean dela eta ilea belz, guiçona hersico du çazpi egunez,

32. Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio. Baldin plapa hedatu ez bada, eta ilea bere caraco badago, eta çauriaren toquia berce haraguiarequin bardin,

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 13