Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 13:16-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Baldin berriz çurira bihurcen bada, eta guiçona osoqui estalcen badu,

17. Apheçac beguiratuco dio, eta xahutzat atheratuco du.

18. Baldin norbaiti haraguian edo larruan çauri bat sorthu baçaio eta sendatu,

19. Eta çauri-lekuan aguercen bada orbain bat çuria edo gorrastzara, guiçona apheçaren gana erakarrico da.

20. Hunec ikusico duenean leguenaren toquia berce haraguia baino sarthuagoa, eta ileac çurituac, haina lohitzat atheratuco du; ecen leguenaren çauria ilki da orbainean.

21. Ileac leheneco cara balin badu eta orbaina uhersco, eta inguruco haraguia baino ez bada sarthuagoa, apheçac guiçona hersico du çazpi egunez.

22. Eta berhatzen bada, leguena dela erabaquico du.

23. Bainan bere lekuan baratzen bada, çauriaren orbaina da, eta guiçona xahu içanen da.

24. Bainan suz erreric sendatu diren haraguiac eta larruac orbaina çuri edo uher badute,

25. Apheçac beguiratuco dio, eta çurira bihurtu bada, eta haren lekua larru gaineracoa baino sarthuagoa; lohitzat atheratuco du guiçona, ceren leguenaren çauria orbainean sorthu baita.

26. Ileen cara hala-hala egon bada, eta çauria ez bada gaineraco haraguia baino sarthuagoa, eta leguenaren ithura gobela balin bada, apheçac guiçona hersico du çazpi egunez,

27. Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: leguena barraiatu bada larruan, guiçona lohitzat atheratuco du.

28. Bainan çuritasuna bere lekuan egon bada garbia içan gabe, erretzapeneco çauria da: eta horren gatic guiçona xahutzat atheratuco da, ceren orbaina erredurarena baita.

29. Guiçona edo emaztequia, ceinari buruan edo biçarrean haci baitzaio leguena, ikusiac içanen dira apheçaz.

30. Eta lekua sarthuagoa bada berce haraguia baino, ilea horasta eta ohi baino meharragoa, apheçac hainac lohitzat atheratuco ditu, ceren leguena burucoa eta biçarrecoa baita.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 13