Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 11:5-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Sagarroia, ausnarreçalea delaric behatza urratua ez duena, lohia da.

6. Erbia ere bai: ecen ausnarreçalea da, bainan ez du behatza urratua.

7. Eta urdea, behatz urratuarequin delaric, ez da ausnarreçalea.

8. Abere horien haraguietaric ez duçue janen, eta ez duçue horien hiliquia uquituco, ceren lohi diren çuençat.

9. Hauquiec dira urean sorcen direnac eta jatea sori direnac: hegalac eta ezcatac dituzten guciac, nahiz itsasoan, nahiz hibaietan eta ur-maeletan, janen ditutzue.

10. Bainan urean dabilçan eta bici direnetan, hegalic eta ezcataric ez dituztenac, hatsçat iduqui

11. Eta higüincetan içan behar ditutzue: ez duçue janen hequien haraguietaric, eta hequien hiliquiari bazter eguinen dioçuete.

12. Uretan hegal eta ezcata gabe diren guciac lohi içanen dira.

13. Hegastinetan, hauquiec dira jan behar ez ditutzuenac eta ihes eguin behar dioçuetenac: arranoa, grifoina eta itsas-arranoa;

14. Mirua eta saia, eta beren motacoac;

15. Bele mota guciac;

16. Ostruca, hunça, maloina, astorea eta beren motacoac;

17. Hunz oihularia, puianta eta ibisa;

18. Cina, pelicanoa eta porfiriona;

19. Amiamocoa, caradriona eta beren motacoac, basoilarra ere eta gau-ainhara;

20. Hegaldaca eta hambatean lau hatzen gainean ibilcen diren guciac hats içanen çaizquitzue.

21. Ordean lau hatzen gainean dabilana, bainan guibeleco çangarrac luceagoac dituelaric hequiequin lurraren gainean jaucica ibilcen dena

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 11