Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 11:15-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Bele mota guciac;

16. Ostruca, hunça, maloina, astorea eta beren motacoac;

17. Hunz oihularia, puianta eta ibisa;

18. Cina, pelicanoa eta porfiriona;

19. Amiamocoa, caradriona eta beren motacoac, basoilarra ere eta gau-ainhara;

20. Hegaldaca eta hambatean lau hatzen gainean ibilcen diren guciac hats içanen çaizquitzue.

21. Ordean lau hatzen gainean dabilana, bainan guibeleco çangarrac luceagoac dituelaric hequiequin lurraren gainean jaucica ibilcen dena

22. Jaten ahal duçue, hala nola brucoa, atacoa, ophiomacoa eta xartala, cein bere motaren arabera.

23. Bainan hegaldaca dabilçanetan, lau hatz baicic ez dituztenac hats içanen çaizquitzue.

24. Eta edocein hequien hiliquia uquituco duena, kutsatuco da eta lohi egonen arrats arteo:

25. Eta hequien hiliquitic cerbaiten erabilceco premian içan baledi, garbituco ditu bere soinecoac, eta lohi içanen da iguzquia sarthu arteo.

26. Edocein abere, hatzean behatza duena, bainan urratugabea, eta ausnarrean haritzen ez dena, lohi içanen da; eta hura uquitzen duena kutsatuco da.

27. Lau hatzen gainean dabilçan abere gucien arteco, escuen gainean ibilcen dena, lohi içanen da; haren hiliquia uquituco duena kutsatua içanen da arrats arteo.

28. Halaco hiliquiric erabilico duenac, soinecoac garbituco ditu, eta arrats arteo lohi içanen da, ceren halaco abere guciac çuençat lohi içanen baitira.

29. Lurraren gainean dabilçan abereetan hautchec ere lohitzat iduquico ditutzue; anjerejerra, sagua eta crocodila, cein bere motaren arabera.

30. Armiarma-sagua, cameleoina, estelioa, musquerra eta sathorra:

31. Horiec oro lohiac dira. Horien hiliquia uquituco duena, arrats arteo lohi içanen da:

32. Eta horien hiliquitic edocein gaucetara cerbait eror badadi, kutsatua içanen da, nahiz çurezco unci, nahiz soineco, larru edo marrega: eta cerbait lanetan erabilcen diren unciac, urean garbituco dira, eta lohi içanen dira arrats arteo; eta guero xahu eguinac içanen dira.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 11