5. Eta berehala goanic, hartu cituzten lurrean hilac çaudecinac, beren liho athorrac soinean, eta manatu beçala arthiqui cituzten campora.
6. Orduan Moisec erran cioten Aaroni eta haren seme Eleaçarri eta Ithamarri: Beguira çaitezte burucoen kencetic, eta etzatzuela çuen soinecoac phorroca, beldurrez-eta hil çaitezten, eta baldarna guciaren gainera jauz dadien Jaunaren hasarrea. Çuen anaiec eta Israelen etche guciac deithora beçate Jaunac sorraraci duen su-kalda.
7. Çuec ordean tabernacletic ez betzaizte athera, bercenaz xahutuac içanen çarete: ecen gainean duçue gançudura sainduco olioa. Hauquiec oro eguin cituzten Moisen manuaren arabera.
8. Aaroni halaber erran cioen Jaunac:
9. Arnoric, ez-eta hordi deçaqueen berce edariric ez duçue edanen, ez çuc ez-eta çure semeec, lekucotasuneco taberneclean sarthuco çaretenean, hil etzaiztecençat: ceren hori baita manamendu bat bethi iraunen duena çuen ondorego guciençat,