Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 10:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Aaronen seme Nadabec eta Abiuc isensunciac harturic, eçarri çuten hequietan sua, eta haren gainean isensua, Jaunaren aitzinean escaincen çutelaric su atzea: hori cen manatua içan etzitzaiotena.

2. Eta Jauna ganic su bat ilkiric, iretsi cituen, eta hil ciren Jaunaren aitzinean.

3. Eta Moisec erran cioen Aaroni: Hau da Jaunac errana: Sainduetsia içanen naiz niri hurbilcen direnen baithan, eta goretsia içanen naiz populu guciaren aitzinean. Hori aditzearequin, Aaron ixildu cen.

4. Bada, Moisec deithuric, Aaronen osaba Ocielen semeac, Misael eta Elisaphan, erran cioten: Çoazte eta har çatzue çuen anaiac tabernaclearen aitzinetic, eta eraman çatzue campez haindira.

5. Eta berehala goanic, hartu cituzten lurrean hilac çaudecinac, beren liho athorrac soinean, eta manatu beçala arthiqui cituzten campora.

6. Orduan Moisec erran cioten Aaroni eta haren seme Eleaçarri eta Ithamarri: Beguira çaitezte burucoen kencetic, eta etzatzuela çuen soinecoac phorroca, beldurrez-eta hil çaitezten, eta baldarna guciaren gainera jauz dadien Jaunaren hasarrea. Çuen anaiec eta Israelen etche guciac deithora beçate Jaunac sorraraci duen su-kalda.

7. Çuec ordean tabernacletic ez betzaizte athera, bercenaz xahutuac içanen çarete: ecen gainean duçue gançudura sainduco olioa. Hauquiec oro eguin cituzten Moisen manuaren arabera.

8. Aaroni halaber erran cioen Jaunac:

9. Arnoric, ez-eta hordi deçaqueen berce edariric ez duçue edanen, ez çuc ez-eta çure semeec, lekucotasuneco taberneclean sarthuco çaretenean, hil etzaiztecençat: ceren hori baita manamendu bat bethi iraunen duena çuen ondorego guciençat,

10. Jaquin deçaçuen eçagutzen cer den saindu, eta cer profano, cer den lohi, eta cer xahu;

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 10