Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 1:4-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta escua eçarrico du bitimaren buruaren gainean, eta onhesgarri içanen da, eta xahupenetan baliatuco dena.

5. Eta aratchea Jaunaren aitzinean imolatuco du, eta Aaronen seme aphecec escainico dute haren odola, ixurcen dutelaric tabernacle-sarcearen aitzinean den aldarearen inguruan.

6. Eta bitimari larrua kendu ondoan, puscatuco dituzte haren membroac.

7. Eta sua eçarrico dute aldarean, lehenic egur meta xuxendu-eta;

8. Eta gainean antolatzen dituztelaric ebaquiac diren membroac, erran nahi da burua, eta guibelari datchicoten guciac.

9. Sabela eta çangoac urean garbituric, apheçac erreco ditu aldare gainean, holocaustetan eta usain onetan Jaunari.

10. Escainça acienda xurietaric balin bada, holocausta ardi edo ahuncetaric, orotsa eta narriogabea hautatuco du escainçaileac.

11. Eta Jaunaren aitzinean imolatuco du aldarearen sahets ipharrari dagoenean: eta Aaronen semeec ixurico dute haren odola aldare gainean inguruan:

12. Eta ebaquico dituzte membroac, burua eta guibelari datchicotenac oro, eta eçarrico dituzte, sua azpitic içan behar duten egurren gainean:

13. Bainan sabela eta çangoac urean garbituco dituzte. Apheçac, escaini guciac erreco ditu aldarearen gainean holocaustetan eta usainic goçoenetan Jaunari.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 1