Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 1:4-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta escua eçarrico du bitimaren buruaren gainean, eta onhesgarri içanen da, eta xahupenetan baliatuco dena.

5. Eta aratchea Jaunaren aitzinean imolatuco du, eta Aaronen seme aphecec escainico dute haren odola, ixurcen dutelaric tabernacle-sarcearen aitzinean den aldarearen inguruan.

6. Eta bitimari larrua kendu ondoan, puscatuco dituzte haren membroac.

7. Eta sua eçarrico dute aldarean, lehenic egur meta xuxendu-eta;

8. Eta gainean antolatzen dituztelaric ebaquiac diren membroac, erran nahi da burua, eta guibelari datchicoten guciac.

9. Sabela eta çangoac urean garbituric, apheçac erreco ditu aldare gainean, holocaustetan eta usain onetan Jaunari.

10. Escainça acienda xurietaric balin bada, holocausta ardi edo ahuncetaric, orotsa eta narriogabea hautatuco du escainçaileac.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 1