Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 1:3-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Haren escainça holocausta balin bada eta abere gorrietaric, orotsa eta narriogabea escainico du lekucotasuneco tabernacle-sarcean, bere alderat jabalarazteco Jauna:

4. Eta escua eçarrico du bitimaren buruaren gainean, eta onhesgarri içanen da, eta xahupenetan baliatuco dena.

5. Eta aratchea Jaunaren aitzinean imolatuco du, eta Aaronen seme aphecec escainico dute haren odola, ixurcen dutelaric tabernacle-sarcearen aitzinean den aldarearen inguruan.

6. Eta bitimari larrua kendu ondoan, puscatuco dituzte haren membroac.

7. Eta sua eçarrico dute aldarean, lehenic egur meta xuxendu-eta;

8. Eta gainean antolatzen dituztelaric ebaquiac diren membroac, erran nahi da burua, eta guibelari datchicoten guciac.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 1