15. Apheçac escainico du hura aldare ondoan, burua lephotic bihurturic, eta sakico urraduratic odola ixurico du aldare bazterraren gainera.
16. Paparoa eta hegatsac arthiquico ditu aldarearen sahetsera iguzqui-sorceco aldera, hautsac ixurcen ohi diren lekura.
17. Hegalac trencatuco ditu, eta bitima ez du ebaquico, ez-etare burdinazco tresnaz çathituco, eta erreco du aldarearen gainean, sua azpitic emanicaco egurrarequin. Hori da holocausta bat eta escainça bat usainic goçoenecoa Jaunari.