Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 1:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Jaunac Moise deithu çuen, eta lekucotasuneco tabernacletic minçatu citzaioen, erraten cioelaric:

2. Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Çuetaric norbaitec Jaunari escainico dioenean aciendetaric bitima bat, hori da idi edo ardietaric bitimac escaincean,      

3. Haren escainça holocausta balin bada eta abere gorrietaric, orotsa eta narriogabea escainico du lekucotasuneco tabernacle-sarcean, bere alderat jabalarazteco Jauna:

4. Eta escua eçarrico du bitimaren buruaren gainean, eta onhesgarri içanen da, eta xahupenetan baliatuco dena.

5. Eta aratchea Jaunaren aitzinean imolatuco du, eta Aaronen seme aphecec escainico dute haren odola, ixurcen dutelaric tabernacle-sarcearen aitzinean den aldarearen inguruan.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 1