Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 9:42-57 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

42. Biharamunean beraz populua atheratu cen campora. Abimelequec jaquin çuenean berri hori,

43. Hartu çuen bere armada, bereci çuen hirur andanetan, eta celatac hedatu cituen landetan. Eta ikusiric populua hiritic atheratzen cela, xutitu cen, eta jauci citzaioeten gainera,

44. Bere andanarequin jotzen cituelaric eta hiria sethiatzen; eta berce bi andanac bazterretara barraiatuac, etsaiei jarraiquitzen ciren.

45. Bada, Abimelequec egun hura gucia sethioan iduqui çuen hiria; hartu çuen, eta hango jendeac hilic, xahutu çuen erroraino, hain ongui non gatza erain baitzuen haren gainera.

46. Siquemtarren dorrean egoten cirenec aditu çutenean hori, sarthu ciren beren jainco Berithen temploan, non harequin batasun eguin içan baitzuten, eta hartaric çuen bere icena lekuac, ceina gogorqui hazcartua baitzen.

47. Abimelequec ere adituric Siquemtarren dorreco guiçonac batera bilduac cirela,

48. Selmongo mendira igan cen bere populu guciarequin: eta haizcora bat harturic, adar bat moztu çuen, eta eramaten çuelaric bizcarrean harturic, lagunei erran cioeten: Eguiten ikusten nauçuena, laster eguiçue çuec ere.

49. Çuhaitzetaric beraz cein-lehenca adarrac ebaquiz, jarraiqui ciren beren buruçaguiari. Inguraturic gaztelua, su eman cioten: eta halaco moldez eguin cen, non keac eta suac hil baitzituzten mila guiçon, guiçon eta emaztequi Siquemgo dorrean çaudecenac.

50. Bada, Abimelec handic goanic, ethorri cen Thebesco hirira, ceina inguratu eta sethiatu baitzuen bere armadarequin.

51. Eta bacen hiriaren erdian dorre gora bat, ceinetara elkarrequin ihes eguin baitzuten guiçonec eta emaztequiec eta hirico buruçagui guciec, athea hazcarqui hersiric, eta dorrearen gainean cirrituetaric çaudecen.

52. Eta Abimelec dorrearen ondora ethorriric, hazcarqui guducatzen cen; eta atheari hurbilduz, sua eman nahiz hari cen.

53. Eta huna non emaztequi batec ihara-harri pusca bat arthiquiric, jo çuen Abimelec buruan, eta burfuinac lehertu ciozcan.

54. Abimelequec berehala deithu çuen bere ezcutaria, eta erran cioen: Athera çac hire ezpata eta jo neçac, ez dadien errana içan emaztequi batec hil nauela. Hunec manatua eguin çuen, eta hil çuen erregue.

55. Hura hil ondoan, Israeldic harequin ciren guciac itzuli ciren beren toquietara.

56. Jaunac bihurtu cioen Abimelequi bere aitari eguin içan cioen gaizquia, hil cituenean bere hirur hogoi eta hamar anaiac.

57. Siquemtarrei halaber pagatua içan citzaioeten eguin çuten lana, eta heldu citzaioeten Joatham, Jerobaalen semearen madaricionea.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 9