Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 9:3-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta haren amaren anaiec solas horiec oro erran içan ciozcaten Siquemgo guiçon guciei, eta hequien bihotza Abimelequen alderat bildu çuten, erranez: Gure anaia da.

4. Eman ciozcaten hirur hogoi eta hamar siclo cilharrezco Baalberithen templotic. Diru harequin Abimelequec bereganatu cituen guiçon erromes, ibildaun batzuec, eta jarraiqui ciren hari.

5. Eta ethorriric Efrara, bere aitaren etchera, hil cituen harri baten gainean bere anaiac, hirur hogoi eta hamar guiçon Jerobaalen semeac. Jerobaalen seme gazteena, Joatham guelditu cen eta gorde.

6. Bada Siquemeco guiçonac oro eta Meloco familia guciac bildu ciren, goan ciren eta Abimelec erregue eçarri çuten, Siquemen cen haritzaren ondoan.

7. Berri hori ekarri ciotenean Joathami, goan cen, eta xutic eman cen Gacirimgo mendi bizcarrean, eta boça alchatuz, erran çuen: Ençun neçaçue Siquemeco guiçonac, hala nola Jaincoac adi betzaitzate.

8. Çuhaitzac bildu ciren erregue baten hautatzeco, eta olibari erran cioten: Mana gaitzatzu.

9. Olibac ihardetsi çuen: Utz othe deçaquet ene olioaren goria, ceinetaz baliatzen baitira jaincoac eta guiçonac, ethorceco çuhaitzen artean gaineco jarcera?

10. Çuhaitzec erran cioeten picoari: Çato, eta gure gaineco erreguetasuna onhets çaçu.

11. Picoac ihardetsi cioten: Utz othe detzaquet ene goçotasuna eta ene fruitu guciz goçoac, ethorceco berce çuhaitzen artean gaineco jarcera?

12. Çuhaitzec erran cioten mahatsari: Çato eta mana gaitzatzu.

13. Mahatsac ihardetsi cioten: Utz othe deçaquet ene arnoa Jaincoa eta guiçonac bozten dituena, berce çuhaitzen artean gaineco jarcera ethorceco?

14. Eta çuhaitz guciec erran cioten elhorriari: Çato eta mana gaitzatzu.

15. Elhorriac ihardetsi cioten: Baldin cinez eçarcen banauçue erregue, çatozte eta ene itzalaren azpian phausa çaitezte: ordean nahi ez baduçue, sua ilki bedi elhorritic, eta erre betza Libango cedroac.

16. Ikusaçue beraz orai heian çucenqui eta bekaturic gabe çuen gainean Abimelec eçarri duçuen erregue; heian behar beçala eguin dioçuen Jerobaali eta haren etcheari, eta bihurcunde on eguin dioçueten hainaren onguieguinei ceina çuençat gudutan haritu baita,

17. Eta bere burua galceco çoritan eçarri baitu, çuec Madianen escuetaric atheratzea gatic,

Irakurri kapitulu osoa Juieac 9