Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 9:19-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Baldin beraz çucembidean eta makurric gabe eguin baduçue Jerobaalequin eta haren etchearequin, boz çaizte egun Abimelequequin, eta hura boz bedi çuequin.

20. Bainan baldin tzarqueria eguin baduçue, sua ilki bedi Abimelequen ganic, eta erre betza Siquemtarrac eta Meloco hiria: Siquemtarretaric eta Meloco hiritic ilki bedi sua eta Abimelec erre beça.

21. Horiec erran cituenean, ihes eguin çuen, goan cen Berara, eta han egotu cen bere anaia Abimelequen beldurraren ariaz.

22. Horreletan Abimelec Israelen gainean erreguinatu cen hirur urthez.

23. Jaunac izpirituric gaixtoena igorri çuen Abimelequen eta Siquemtarren artera, ceinac abiatu baitziren haren hastiatzen,

24. Eta beren anaia Abimelequen eta hura lagundu çuten berce Siquemtar aitzindarien gain eçarcen Jerobaalen hirur hogoi eta hamar semeen heriotzeco gaixtaqueria eta hequien odolaren ixurcea.

25. Eta haren contra celatac hedatu cituzten mendien gainean: eta haren ethorriaren beguira çaudelaric, ohoinçan hari ciren, bideanteei cituztenac kenduz. Berri hori ekarria içan cen Abimelequi.

26. Bada, Gaal, Obeden semea, bere anaiequin ethorri cen, eta iragan cen Siquemen. Hura ethorcearequin, Siquemtarrac beroturic,

Irakurri kapitulu osoa Juieac 9