Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 9:16-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Ikusaçue beraz orai heian çucenqui eta bekaturic gabe çuen gainean Abimelec eçarri duçuen erregue; heian behar beçala eguin dioçuen Jerobaali eta haren etcheari, eta bihurcunde on eguin dioçueten hainaren onguieguinei ceina çuençat gudutan haritu baita,

17. Eta bere burua galceco çoritan eçarri baitu, çuec Madianen escuetaric atheratzea gatic,

18. Çuec, egun jaiqui çaretenac ene aitaren etchearen contra, eta haren semeac, hirur hogoi eta hamar guiçon harri baten gainean hil ditutzuenac, eta Abimelec, haren nescatoaren semea Siquemtarren gainean erregue eçarri duçuenac, çuen anaia delacoan;

19. Baldin beraz çucembidean eta makurric gabe eguin baduçue Jerobaalequin eta haren etchearequin, boz çaizte egun Abimelequequin, eta hura boz bedi çuequin.

20. Bainan baldin tzarqueria eguin baduçue, sua ilki bedi Abimelequen ganic, eta erre betza Siquemtarrac eta Meloco hiria: Siquemtarretaric eta Meloco hiritic ilki bedi sua eta Abimelec erre beça.

21. Horiec erran cituenean, ihes eguin çuen, goan cen Berara, eta han egotu cen bere anaia Abimelequen beldurraren ariaz.

22. Horreletan Abimelec Israelen gainean erreguinatu cen hirur urthez.

23. Jaunac izpirituric gaixtoena igorri çuen Abimelequen eta Siquemtarren artera, ceinac abiatu baitziren haren hastiatzen,

Irakurri kapitulu osoa Juieac 9