Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 8:25-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Ihardetsi çuten: Gogo hobeenarequin emanen ditugu. Eta lurrean capa bat hedaturic, hartara arthiqui cituzten harrapaquineco beharrietacoac.

26. Eta beharrietaco galdatuen phisua içan cen hamaçazpi ehun siclo urhezcoac, sarthu gabe hartan edergailu, lephoco gathe, purpurazco soineco, Madiango erregueec erabilcen ohi cituztenac, eta berçalde cameluen urhezco usteiac.

27. Jedeonec hequietaz eguin çuen soingaineco bat Efraco bere hirian eçarri çuena. Eta haren ariara limburtu cen Israel gucia, eta hartaric ethorri cen Jedeonen eta bere etche guciaren xahutzea.

28. Madian aphaldua içan cen beraz Israelgo semeen aitzinean, eta ecin alchatu çuen guehiago burua; bainan lurrac baquea içan çuen berrogoi urthez, ceinetan Jedeon buruçagui içatu baitzen.

29. Goan cen beraz Jerobaal, Joasen semea, eta bere etchean egotu cen.

30. Içatu cituen hirur hogoi eta hamar seme, oro bere belhauneticacoac, ceren baitzituen asco emazte.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 8