Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 8:18-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta erran cioten Cebeeri eta Salmanari: Nolacoac ciren Thaborren hil ditutzuen guiçonac? Ihardetsi çuten: Çu beçalacoac, eta batec iduri çuen erregue semea.

19. Jedeonec erran cioeten: Ene anaiac, ene amaren semeac ciren; ala Jauna! bicia utzi baciniote, etzintuztedan hilen.

20. Eta erran cioen Jether, bere seme çaharrenari: Jaiqui hadi eta hilzquic. Hunec etzuen ezpata atheratu, alabainan gaztea cen eta icitzen cen.

21. Cebeec eta Salmanac erran cioten Jedeoni: Çu, jaiqui çaite eta jo gaitzatzu, ecen guiçonac adinaren araberaco indarra du. Jedeon xutitu cen eta hil cituen Cebee eta Salmana, eta hartu cituen pumpuilac eta edergailuac ceinetaz aphaincen ohi baitira erregue cameluac.

22. Israelgo guiçon guciec Jedeoni erran cioten: Gure jaun içan çaizte, çu, çure semea, eta semearen semea, ceren gaituçun Madianen escutic atheratu.

23. Jedeonec ihardetsi cioten: Ez naiz içanen çuen gaineco, eta ene semea ere ez da hala içanen, bainan Jauna içanen da çuen gaineco.

24. Erran cioeten berriz: Galde bakar bat eguiten darotzuet: Indatzue çuen harrapaquineco beharrietacoac. Ismaeldarrec ecen urhezco beharrietacoac içaten ohi cituzten.

25. Ihardetsi çuten: Gogo hobeenarequin emanen ditugu. Eta lurrean capa bat hedaturic, hartara arthiqui cituzten harrapaquineco beharrietacoac.

26. Eta beharrietaco galdatuen phisua içan cen hamaçazpi ehun siclo urhezcoac, sarthu gabe hartan edergailu, lephoco gathe, purpurazco soineco, Madiango erregueec erabilcen ohi cituztenac, eta berçalde cameluen urhezco usteiac.

27. Jedeonec hequietaz eguin çuen soingaineco bat Efraco bere hirian eçarri çuena. Eta haren ariara limburtu cen Israel gucia, eta hartaric ethorri cen Jedeonen eta bere etche guciaren xahutzea.

28. Madian aphaldua içan cen beraz Israelgo semeen aitzinean, eta ecin alchatu çuen guehiago burua; bainan lurrac baquea içan çuen berrogoi urthez, ceinetan Jedeon buruçagui içatu baitzen.

29. Goan cen beraz Jerobaal, Joasen semea, eta bere etchean egotu cen.

30. Içatu cituen hirur hogoi eta hamar seme, oro bere belhauneticacoac, ceren baitzituen asco emazte.

31. Eta Siquemen çuen ohaide batec seme bat içan çuen Abimelec deitzen cena.

32. Jedeon, Joasen semea, hil içan cen çaharce goço batean, eta ehorcia içan cen bere aita Joasen hobian, Efraco hirian, ceina Ezriren familiarena baitzen.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 8