Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 8:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Efraimgo guiçonec erran cioten: Cer da hau? cer eguin nahi içan duçu, ez gu deitzeco Madiani gudu ematera cinhoacinean? Eta muthiriqui bilhatzen çuten, eta borchara goateco heineraino.

2. Jedeonec ihardetsi cioten: Cer eguin ahal içan dut, çuec eguin duçuen beçalacoric? Efraimgo mahats-mulko bat ez othe da hobe Abiecerren mahats-bilce guciac baino?

3. Jaunac çuen escuetara eman ditu Madiango buruçaguiac, Oreb eta Ceb. Cer eguin ahal içan dut çuec beçalacoric? Horiec erran ciozcatenean, jabaldu cen haren contra subermatzen cituen izpiritua.

4. Eta Jedeon Jordanera heldu içan cenean, ura iragan çuen berequin cituen hirur ehun guiçonequin, eta nekatuaren nekatuz ecin jarraic citazqueen ihesliarren ondotic.

5. Jedeonec erran cioten Socotharrei: Oguia emoçuete, othoi, enequin diren guiçonei, ceren arras ahulduac baitira; jarraic ahal gaquiozquiten Cebeeri eta Salmanari, Madiango erregueei.

6. Socotheco buruçaguiec ihardetsi çuten: Escuetan dituçu beharbada Cebee eta Salmana, eta horren gatic galdatzen darocuçu oguia eman dioçogun çure armadari.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 8