Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 8:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Efraimgo guiçonec erran cioten: Cer da hau? cer eguin nahi içan duçu, ez gu deitzeco Madiani gudu ematera cinhoacinean? Eta muthiriqui bilhatzen çuten, eta borchara goateco heineraino.

2. Jedeonec ihardetsi cioten: Cer eguin ahal içan dut, çuec eguin duçuen beçalacoric? Efraimgo mahats-mulko bat ez othe da hobe Abiecerren mahats-bilce guciac baino?

3. Jaunac çuen escuetara eman ditu Madiango buruçaguiac, Oreb eta Ceb. Cer eguin ahal içan dut çuec beçalacoric? Horiec erran ciozcatenean, jabaldu cen haren contra subermatzen cituen izpiritua.

4. Eta Jedeon Jordanera heldu içan cenean, ura iragan çuen berequin cituen hirur ehun guiçonequin, eta nekatuaren nekatuz ecin jarraic citazqueen ihesliarren ondotic.

5. Jedeonec erran cioten Socotharrei: Oguia emoçuete, othoi, enequin diren guiçonei, ceren arras ahulduac baitira; jarraic ahal gaquiozquiten Cebeeri eta Salmanari, Madiango erregueei.

6. Socotheco buruçaguiec ihardetsi çuten: Escuetan dituçu beharbada Cebee eta Salmana, eta horren gatic galdatzen darocuçu oguia eman dioçogun çure armadari.

7. Jedeonec erran cioten: Jaunac, bada, ene escuetara ematen dituenean Cebee eta Salmana, çuen haraguiac xehacatuco ditut mortuco elhorri eta lapharrequin.

8. Eta handic igan cen; ethorri cen Phanuelera, eta hango jendeei erran cioeten gauça bera: Hequiec ere Socothecoec beçala ihardetsi cioten.

9. Hargatic Jedeonec erran cioeten hequieri ere: Garaitiar eta baquean bihurtuco naicenean, dorre hori lurrerat emanen dut.

10. Bada, Cebee eta Salmana phausan çauden beren armada guciarequin; ecen hamaborz mila guiçon gueldituac ciren iguzqui-aldeco populuen saihera gucietaric, hilac içan ciren ondoan ehun eta hogoi mila guiçon oro gudulari ezpata cerabilcatenac.

11. Eta Jedeon igan cen Nobeco eta Jegbaaco iguzqui-haiceco alderdian olhetan egoten cirenen bidetic, eta jo cituen beren buruac segurean çaduzcaten etsaiac eta deuseren beldur içatecoric uste etzutenac.

12. Cebee eta Salmana ihesari eman ciren eta hequien armada gucia asaldutan sarthua cen. Ondotic goanic, Jedeonec atzeman cituen.

13. Eta gudutic bihurcen celaric, iguzquia athera gabe,

14. Socotharretaco guiçon-gazte bat hartu çuen, galdeguin ciozcan Socotheco buruçaguien eta çaharren icenac, eta hirur hogoi eta hamaçazpi guiçon iscribuz hartu cituen.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 8