Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 7:5-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta populua urera jautsi cenean, Jaunac erran cioen Jedeoni: Ceinec-ere ura mihiaz bilduco baitute çakurrec eguiten ohi duten beçala, hequiec eçarrico dituçu bereciric: ordean belhaunico edanen dutenac içanen dira berce alderdian.

6. Beraz ahurraz ahora ekarriz ura edan çutenac içan ciren hirur ehun guiçon; bainan gaineraco oste guciac belhaunicaturic edan çuen.

7. Eta Jaunac erran cioen Jedeoni: Ura milicatu duten hirur ehun guiçon horietaz libratuco çaituztet, eta escuetara arthiquico darotzut Madian: itzularaz çaçu beraz bere toquietara gaineraco oste gucia.

8. Hargatic Jedeonec jatecoac eta turutac harturic berequilacoençat, berce guciei manatu cioten bihur citecin beren olhetara: eta bera hirur ehun guiçonequin guducatzera goan cen. Bada Madianen campac beherean ciren haranean.

9. Gau berean Jaunac erran cioen: Jaiqui çaite, eta campetara jauts çaite, ceren Madiantarrac eman ditut çure escuetara.

10. Bainan bakarric goateco lotsa baçare, çurequin jauts besi Phara, çure muthila.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 7