Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 7:3-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Minça çaite populuari, eta goraqui erroçute guciec aditzen çaituztela: Beldurti eta uzcur diren guciac bihur beitez guibelerat. Eta Galaadeco menditic guibelerat eguin çuten eta itzuli ciren hogoi eta bi mila guiçon populutic, eta hamar mila guelditu ciren bakarric.

4. Jaunac erran cioen berriz Jedeoni: Sobera jende da oraino. Eraman çatzu urera, eta frogatuco ditut han; eta ceinetaz erranen baitarotzut dihoala çurequin, haina bihoa: cein-ere debecatuco baitut goatetic, hura itzul bedi.

5. Eta populua urera jautsi cenean, Jaunac erran cioen Jedeoni: Ceinec-ere ura mihiaz bilduco baitute çakurrec eguiten ohi duten beçala, hequiec eçarrico dituçu bereciric: ordean belhaunico edanen dutenac içanen dira berce alderdian.

6. Beraz ahurraz ahora ekarriz ura edan çutenac içan ciren hirur ehun guiçon; bainan gaineraco oste guciac belhaunicaturic edan çuen.

7. Eta Jaunac erran cioen Jedeoni: Ura milicatu duten hirur ehun guiçon horietaz libratuco çaituztet, eta escuetara arthiquico darotzut Madian: itzularaz çaçu beraz bere toquietara gaineraco oste gucia.

8. Hargatic Jedeonec jatecoac eta turutac harturic berequilacoençat, berce guciei manatu cioten bihur citecin beren olhetara: eta bera hirur ehun guiçonequin guducatzera goan cen. Bada Madianen campac beherean ciren haranean.

9. Gau berean Jaunac erran cioen: Jaiqui çaite, eta campetara jauts çaite, ceren Madiantarrac eman ditut çure escuetara.

10. Bainan bakarric goateco lotsa baçare, çurequin jauts besi Phara, çure muthila.

11. Eta ençun duqueçunean cer dioten Madiantarrec, orduan hazcartuco dira çure besoac, eta bihotzez seguragoric jautsico çare etsaien campetara. Bera eta Phara bere muthila jautsi ciren beraz campetaco alderdira ceinetan baitziren armadaco çainac.

12. Bada, Madian, Amalec eta iguzqui-haiceco populu guciac nahasteca etzanac çauden haranean, xartala-oste bat iduri; nihonereco cameluqueta ere han cen, legarra itsas-bazterrean beçala.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 7