Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 7:14-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Ceinari ere minço baitzen, hainac ihardetsi cioen: Hori ez da berceric, baicic-ere Jedeonen marrauça, Joas israeldarraren semearena; ecen Jaunac haren escuetara arthiqui ditu Madian eta bere campa guciac.

15. Jedeonec ençun cituenean ametsa eta haren arguipena, adoratu çuen Jauna: itzuli cen Israelgo campetara eta erran çuen: Jaiqui çaizte, ecen Jaunac gure escuetara eman ditu Madianen campac.

16. Hirur ehun guiçonac eçarri cituen hirur andanetan; escuetara eman ciozcaten turutac, gorgoila hutsac, eta gorgoilen barnean arguiac;

17. Eta erran cioten: Nic eguiten dudala ikusten duçuena, eguiçue çuec ere: sarthuco naiz campen alderdi batean, eta han eguiçue nic beçala.

18. Turutac ene escuan joco duenean, çuec ere campen inguruan durrunda çaçue, eta oihu eguiçue: Jaunari eta Jedeoni!

19. Jedeon eta hirur ehun guiçonac harequin sarthu ciren campen alderdi batean, gauherdico beilac hastean; eta çainac ohartu ondoan, hasi ciren turuten durrundatzen eta gorgoilez elkarri coscaca.

20. Eta campen inguruan hirur lekutan durrundatu çutenean eta unciac hautsi cituztenean, arguiac atchiqui cituzten escu ezquerraz, escuinaz jotzen cituztelaric turutac, eta oihu eguin çuten: Jaunaren eta Jedeonen marrauça

21. Bakotcha bere lekuan çagoelaric etsaien campen inguruan. Hargatic campa guciac asaldutan sarthu ciren, eta oro orroaca eta marrumaca ihesari eman ciren.

22. Eta halere hirur ehun guiçonac aitzina hari ciren turuten durrundatzen. Eta Jaunac ezpata igorri çuen campa gucietara, eta etsaiec batac bercea sarrasquitzen çuten,

23. Ihes eguiten çutelaric Bethsetaraino eta Abelmehularen heguiraino Tebathen. Bainan Israelgo guiçonac Nefthalitic, Aserdic eta Manase gucitic, Madiani izcolaca cihoazquiten ondotic.

24. Eta Jedeonec berri-eramaileac igorri cituen Efraimgo mendi gucira, cioelaric: Jauts çaizte Madianen bidera, eta har çatzue urac eta Jordaneco hibaia Bethberaraino. Oihu batec jo çuen Efraim gucia, eta. hartu cituzten urac eta Jordanea Bethberaraino.

25. Eta atzemanic Madiango bi aitzindari Oreb eta Ceb, Oreb hil çuten Orebharrin, eta Ceb Ceben dolharean. Eta Madiani jarraiqui ciren Oreben eta Ceben buruac ekarcen ciozcatelaric Jedeoni Jordanez haindira.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 7