Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 7:10-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Bainan bakarric goateco lotsa baçare, çurequin jauts besi Phara, çure muthila.

11. Eta ençun duqueçunean cer dioten Madiantarrec, orduan hazcartuco dira çure besoac, eta bihotzez seguragoric jautsico çare etsaien campetara. Bera eta Phara bere muthila jautsi ciren beraz campetaco alderdira ceinetan baitziren armadaco çainac.

12. Bada, Madian, Amalec eta iguzqui-haiceco populu guciac nahasteca etzanac çauden haranean, xartala-oste bat iduri; nihonereco cameluqueta ere han cen, legarra itsas-bazterrean beçala.

13. Eta Jedeon hurbildu cenean, norbaitec bere lagunari kondatzen cioen amets bat, eta huneletan erraten çuen cer ikusi çuen: Ametsetaric ikusi dut, eta iduritzen çarotan hautspean erre garagarrezco oguia beçalaco bat phirripitaca jausten Madianen campetara; eta olha batera heldu cenean, jo çuen, eta uzcaili, eta lurrean çabal-çabala eçarri.

14. Ceinari ere minço baitzen, hainac ihardetsi cioen: Hori ez da berceric, baicic-ere Jedeonen marrauça, Joas israeldarraren semearena; ecen Jaunac haren escuetara arthiqui ditu Madian eta bere campa guciac.

15. Jedeonec ençun cituenean ametsa eta haren arguipena, adoratu çuen Jauna: itzuli cen Israelgo campetara eta erran çuen: Jaiqui çaizte, ecen Jaunac gure escuetara eman ditu Madianen campac.

16. Hirur ehun guiçonac eçarri cituen hirur andanetan; escuetara eman ciozcaten turutac, gorgoila hutsac, eta gorgoilen barnean arguiac;

17. Eta erran cioten: Nic eguiten dudala ikusten duçuena, eguiçue çuec ere: sarthuco naiz campen alderdi batean, eta han eguiçue nic beçala.

18. Turutac ene escuan joco duenean, çuec ere campen inguruan durrunda çaçue, eta oihu eguiçue: Jaunari eta Jedeoni!

Irakurri kapitulu osoa Juieac 7