Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 6:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta Israel hainitz aphaldua içatu cen Madianen aitzinean.

7. Deihadar eguin çuen Jauna ganat, Madiantarren contra lagunça galdeguinez.

8. Jaunac igorri cioten guiçon profeta bat, ceinac erran baitzioten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic iganaraci çaituztet Eguiptotic, eta nic ilkiaraci çaituztet gathibutasuneco etchetic:

9. Atheratu çaituztet Eguiptoarren eta atsecabeztatzen cinituzten etsai gucien escutic; çuen sarcean iraitzi ditut eta eman içan darotzuet hequien lurra.

10. Eta erran içan dut: Ni naiz çuen Jainco Jauna; Amorhearren lurrean duçue çuen egoitza, bainan ez içan hequien jaincoen beldurric. Eta ez duçue ençun nahi içan ene boça.

11. Bada ethorri cen Jaunaren ainguerua eta jarri cen haritz baten azpian, ceina baitzen Efran, eta Ezriren familiaco buruçagui Joasena baitzen. Eta haren seme Jedeonec dolharean jotzen eta garbitzen çuelaric oguia, Madiani ihes eguiteco,

12. Aguertu citzaioen Jaunaren ainguerua, eta erran cioen: Jauna dela çurequin, oi guiçonic hazcarrena.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 6