Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 6:26-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Eta çure Jainco Jaunari aldare bat alchatuco dioçu harri haren muthurrean, ceinaren gainean lehenago eçarri baituçu sacrificioa: hartuco duçu bigarren cecena, eta holocaustetan escainico duçu oihanetic ebaqui duqueçun egurraren gainean.

27. Jedeonec harturic beraz hamar guiçon bere sehietaric, eguin çuen Jaunac manatu cioen beçala. Bainan bere aitaren etchecoen eta hiri hartaco guiçonen beldurrez, etzuen egunaz eguin nahi içan, bainan gabaz eguin cituen oro.

28. Goicean jaiqui cirenean haren hirico guiçonac, ikusi çuten Baalen aldarea xehacatua, lucua ebaquia, eta bigarren cecena eçarria orduan eguina cen aldarearen gainean.

29. Eta elkarri erran çuten: Norc eguin du hori? Eta lanaren eguilearen bilha çabilçalaric, errana içan cen: Jedeonec, Joasen semeac eguin ditu horiec oro.

30. Eta erran cioten Joasi: Athera çaguc hunat hire semea, hil dadien, ceren hautsi duen Baalen aldarea eta ebaqui oihana.

31. Hunec ihardetsi cioeten: Ala çuec çarete Baalen asperçaile, harençat guducatzeco? Haren etsai dena hil bedi bihar goiça arguitu gabe. Baal Jainco bada, bere aldarea hautsi dioenaz bera asper bedi.

32. Egun hartaric harat Jedeon deithua içan cen Jerobaal, Joasec erran çuelacotz: Baal asper bedi bere aldarea hautsi dioenaz.

33. Bizquitartean Madian gucia, Amalec eta iguzqui-haiceco populuac batera bildu ciren, eta Jordanea iraganic, Jezraelgo haranean campatu ciren.

34. Bada, Jaunaren izpirituac hartu çuen Jedeon, ceinac turuta joz, bildu baitzuen Abiecerren etchea, jarraiqui çaquioençat.

35. Eta meçulariac igorri cituen Manase gucira, mina orobat jarraiqui baitzitzaioen; berce batzu igorri cituen Aserrera, Çabulonera eta Nefthalira, ceinac aitzinera ilki baitzitzaizcoen.

36. Orduan Jedeonec erran cioen Jaunari: Baldin aguindu beçala, ene escuaz athera gogo baduçu Israel,

37. Ardi-ile hau eçarrico dut larrainean: baldin ihinça ilearen gainean bada bakarric, eta agortasuna lur guciaren gainean, jaquinen dut ene escuz, erran duçun beçala, atheratuco duçula Israel.

38. Eta hala eguina içan cen. Eta gabaz jaiquiric, Jedeonec marruscatu çuen ilea, eta ophor bat bethe çuen ihincez.

39. Eta berriz erran cioen Jaincoari: Çure hasarrea ez bedi jauz ene contra, baldin oraino behin froga bat eguiten badut, ile hunen gainean galdatuz berce eçagutzari bat. Othoizten çaitut ile hau bakarric içan dadien idor, eta lur gucia ihinça darioela.

40. Eta Jaunac eguin çuen gau hartan harec galdatzen çuena: eta agortasuna içan cen bakarric ilean, eta ihinça lur gucian.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 6