Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 6:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bainan Israelgo semeec gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean, eta Jaunac eçarri cituen çazpi urthez Madianen escuetan.

2. Madiantarrec gogorqui çaphatu cituzten. Eta mendietan eguin cituzten cilhoac eta gordegailuac, ihardesteco lekuric gaitzenetan.

3. Israelec erainçac eguin cituenean, Madian, Amalec eta berme iguzqui-aldeco jendaiac igaiten ciren;

4. Israelen landatzen cituzten beren olhac, eta nola erainçac belharretan baitziren, oro xahutzen cituzten Gaçaco sarceraino; eta bicitzeco behar cenic deusere etzuten uzten Israelen, ez ardi, ez idi, ez asto.

5. Alabainan berac eta beren arthalde guciac ethorcen ciren beren olhequin, eta iduri xartalac bethetzen cituzten bazter guciac; nihonereco guiçon eta camelu elemenia batec uquitu gucia xahutzen çuen.

6. Eta Israel hainitz aphaldua içatu cen Madianen aitzinean.

7. Deihadar eguin çuen Jauna ganat, Madiantarren contra lagunça galdeguinez.

8. Jaunac igorri cioten guiçon profeta bat, ceinac erran baitzioten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic iganaraci çaituztet Eguiptotic, eta nic ilkiaraci çaituztet gathibutasuneco etchetic:

9. Atheratu çaituztet Eguiptoarren eta atsecabeztatzen cinituzten etsai gucien escutic; çuen sarcean iraitzi ditut eta eman içan darotzuet hequien lurra.

10. Eta erran içan dut: Ni naiz çuen Jainco Jauna; Amorhearren lurrean duçue çuen egoitza, bainan ez içan hequien jaincoen beldurric. Eta ez duçue ençun nahi içan ene boça.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 6