Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 5:24-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Benedicatua emaztequien artean Jahel, Haber Cinearraren emaztea; benedicatua içan bedi bere olhan.

25. Ura galdatzen cioenari eman dio esnea, burra escaini dio aitzindarien uncian.

26. Escu ezquerraz hartu du itzea eta escuinaz languileen mailua; sarrasquitzeco toquia bilhatu du buruan, jo du Sisara, oloa hazcarqui cilhatu dio.

27. Çalapartaca cerabilan haren oinen artean; iraungui eta hil da; ambilca cihoan haren oinen aitzinean, eta hatsa galduric, lander çagoen lurrean etzana.

28. Leihotic beguira, orroaz çagoen haren ama; bere guelatic cerasan: Certan dago guibel haren orga-lasterra? certaco ez dira agueri haren çaldiac?

29. Sisararen emaztetaric çuhurrenac hitz hauquiec ihardesten diozca bere amaguinarrebari:

30. Beharbada orai çathitzen ditu buluzquinac, eta emaztequiric ederrena berezten diote; asco carancetaco soinecoac ematen diozcate harrapaquinetic, eta oihal lorecatuac bilcen dituzte haren bulharren aphainduratzat.

31. Horrela gal beitez çure etsai guciac, Jauna; bainan çu maite çaituztenec, nola iguzquiac jaiquitzean arguitzen baitu, hala dirdira beçate.

32. Guero lurra phausutan egotu cen berrogoi urthez.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 5