Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 5:19-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Ethorri dira erregueac, eta gudu eman dute; Canaango erregueac guducatu dira Thanaquen, Maiedoco uren aldean; harrapaqueta çabilçan, eta halere deusic ecin eraman dute

20. Cerutic jaçarri içan çaiote: içarrac, beren lerroac eta urhatsac hautsi gabe, guducatu dira Sisararen contra.

21. Cisongo latsac ambilcatu ditu hequien gorphutz hilac, Cadumimgo latsac, Cisongo latsac. Oi ene arima, oinen azpian erabilzquic hazcarrac.

22. Hequien çaldiei hautsi çaizcote hatz-behatzac ihes cihoacinen tarrapatan, etsai hazcarrenac gain-beheitica ambilcean.

23. Madarica çaçue Merozgo lurra, cioen Jaunaren aingueruac; madarica çatzue hango egoiliarrac, ceren ez diren Jaunaren laguncera ethorri, haren guerlari hazcarrenen lagunçara.

24. Benedicatua emaztequien artean Jahel, Haber Cinearraren emaztea; benedicatua içan bedi bere olhan.

25. Ura galdatzen cioenari eman dio esnea, burra escaini dio aitzindarien uncian.

26. Escu ezquerraz hartu du itzea eta escuinaz languileen mailua; sarrasquitzeco toquia bilhatu du buruan, jo du Sisara, oloa hazcarqui cilhatu dio.

27. Çalapartaca cerabilan haren oinen artean; iraungui eta hil da; ambilca cihoan haren oinen aitzinean, eta hatsa galduric, lander çagoen lurrean etzana.

28. Leihotic beguira, orroaz çagoen haren ama; bere guelatic cerasan: Certan dago guibel haren orga-lasterra? certaco ez dira agueri haren çaldiac?

29. Sisararen emaztetaric çuhurrenac hitz hauquiec ihardesten diozca bere amaguinarrebari:

30. Beharbada orai çathitzen ditu buluzquinac, eta emaztequiric ederrena berezten diote; asco carancetaco soinecoac ematen diozcate harrapaquinetic, eta oihal lorecatuac bilcen dituzte haren bulharren aphainduratzat.

31. Horrela gal beitez çure etsai guciac, Jauna; bainan çu maite çaituztenec, nola iguzquiac jaiquitzean arguitzen baitu, hala dirdira beçate.

32. Guero lurra phausutan egotu cen berrogoi urthez.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 5