Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 5:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Egun hartan, Deborac eta Balaquec, Abinoemen semeac, cantatu çuten, ciotelaric:

2. Oi Israelgo semeen artecoac, çuen buruac çuen oldetara galceco çoriari atheratu ditutzuenac, benedica çaçue Jauna.

3. Erregueac, ençun çaçue; buruçaguiac, heda çatzue beharriac. Ni naiz, ni naiz, Jauna cantatuco dudana, ospatuco dut Israelgo Jainco Jauna.

4. Oi Jauna, Seirretic ilkitzen cinenean, Edomen eremuetaric iragaiten cinenean, ikaratu cen lurra; ceruac eta hedoiac uritan urthu ciren.

5. Mendiac urmariatu ciren Jaunaren beguithartearen aitzinean, Sinai Israelgo Jainco Jaunaren aitzinean.

6. Samgar, Anathen semearen egunetan, Jahelen egunetan, gure bidexcac alfer çaudecen; eta hequiec gaindi sarcen ohi cirenac, ceiher bidez ibili dira.

7. Israeldic galduac ciren guerlari hazcarrac; phausuan higatzen ciren, Debora jaiqui cen orduco, ama bat Israelen jaiqui ceneco.

8. Guerla berriac hautatu ditu Jaunac, eta berac erauzten ditu etsaien atheac. Erredola eta lança aguertu dira Israelgo berrogoi mila guerlarien artean.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 5