Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 4:14-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Deborac erran cioen Balaqui: Jaiqui çaite, ecen hau da eguna non Jaunac çure escuetara arthiqui baitu Sisara: huna Jauna bera non den çure bidari. Barac jautsi cen beraz Thaborreco menditic, eta hamar mila guerlariac harequin.

15. Jaunac harritu cituen Sisara, haren orga-lasterrac oro eta armada gucia, eta Balaquen aitzinean erorraraci ezpataren ahora, hunembateraino, non Sisarac, bere orga-lasterretic jauci eguinic, oinez ihesi goan baitzen;

16. Eta Baraquec jendaien Harosetheraino ondotic eguin cioten orga-lasterrei eta armadari, eta etsaien oste gucia lurrerat hila goan cen.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 4