Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 4:10-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Çabulon eta Nefthali deithuric, Barac igan cen hamar mila guerlarirequin, Debora bere lagunen artean çuelaric.

11. Bada, Haber Cinearra beihala atheratu cen bere berce anaia Cinearretaric, Moisen ahaide Hobaben semeetaric: eta bere olhac cituen hedatuac Senim deitzen den haraneraino, eta cen orduan Cedesco ondoan.

12. Berria heldua içan citzaioen Sisarari, Barac, Abinoemen semea, Thaborreco mendira igan cela.

13. Eta jendaien Harosethetic Cisongo errecara bildu cituen bederatzi ehun orga-laster segaztatuac eta armada gucia.

14. Deborac erran cioen Balaqui: Jaiqui çaite, ecen hau da eguna non Jaunac çure escuetara arthiqui baitu Sisara: huna Jauna bera non den çure bidari. Barac jautsi cen beraz Thaborreco menditic, eta hamar mila guerlariac harequin.

15. Jaunac harritu cituen Sisara, haren orga-lasterrac oro eta armada gucia, eta Balaquen aitzinean erorraraci ezpataren ahora, hunembateraino, non Sisarac, bere orga-lasterretic jauci eguinic, oinez ihesi goan baitzen;

16. Eta Baraquec jendaien Harosetheraino ondotic eguin cioten orga-lasterrei eta armadari, eta etsaien oste gucia lurrerat hila goan cen.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 4