Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 21:5-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Nor da Israelgo leinu gucietaric Jaunaren armadara igan ez dena? Ecen Masphan cirelaric, cin handi batez hersi cituzten beren buruac, hilen cituztela huts eguinen çutenac.

6. Eta urriquiac joric Benjamin beren anaiaren gainean, Israelgo semeac abiatu ciren erraten: Leinu bat Israeldic ebaquia da.

7. Nondic hartuco dituzte emazteac? cin eguin dugu ecen guciec batean, ez diotzotegula gure alabac emanen.

8. Hargatic erran çuten: Nor da Israelgo leinu gucietaric Jauna gana igan ez dena Masphara? Eta hara non kausitu cen Jabes Galaadecoac armada hartan etzirela içatu.

9. (Israelgo semeac Silon ciren orduan, Jabesetic etzen hequiequin nihor kausitu.)

10. Hargatic igorri cituzten hamar mila guiçon hazcarrenetaric, eta manu eman cioeten: Çoazte eta Jabes Galaaden daudecenac ezpataren ahotic iragan çatzue, beren emazte eta haur ttipiequin.

11. Eta huni behar çarete ohartu: Guiçonqui guciac eta guiçona eçagutu duten emaztequiac hil çatzue, bainan birjinac beguira.

12. Jabes Galaaden kausitu ciren lau ehun birjina guiçonaren ohea eçagutzen etzutenac, eta erakarri cituzten campetara, Silora, Canaango lurrera.

13. Eta Benjaminen seme, Erremongo harrian cirenei, manaturic onhets cetzaten baquera, berriquetariac igorri ciozcaten.

14. Orduan Benjaminen semeac ethorri ciren, eta emazteac eman citzaizcoeten Jabes Galaadeco alabetaric; bainan molde berean emateco etzen berceric kausitu.

15. Israel gucia damu minetan eta urriquitan sarthu cen Israelgo leinu baten hilceaz.

16. Eta çaharrec erran çuten: Cer eguinen diotegu emazteric içan ez duten gaineracoei? Benjamingo emaztequi guciac hilac dira.

17. Grina handi batequin eta gogoa behartuz, Israeldic leinu bat gal ez dadien bideac harceco ditugu.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 21