Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 21:20-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Manatu cioten beraz Benjaminen semeei, eta erran: Çoazte eta mahastietan gorde çaitezte.

21. Eta ikusico ditutzuenean Siloco nescatchac, ohitzaren arabera, dancetara abiatzen, bet-betan athera çaitezte mahastietaric, bakotchac hequietaric har çaçue emaztetzat bana, eta çoazte Benjamingo lurrera.

22. Eta hequien aitac ethorrico direnean, eta çuen contra hasico direnean arranguratzen eta jaçarcen, erranen diotegu: Urrical çaquizquiote; ecic ez dira hequiei lothu guerlaco eta garhaiciaco çucenez, bainan othoizca galdatu darozquitzueten ondoan, eta ez diozcatzuete eman, eta çuen ganic ethorri da bekatua.

23. Nola manatu, hala eguin çuten Benjaminen semeec. Beren nombrearen arabera, emazte bana berençat hartu çuten dançan heldu ciren nescatchetaric, eta goan ciren beren toquietara: han eguin cituzten hiriac eta hequietan egotu ciren.

24. Israelgo semeac ere leinuca eta familiaca bihurtu ciren beren olhetara. Orduco egunetan erregueric etzen Israelen, bainan bakotchac, cer-ere ongui iduritzen baitzitzaioen, eta hura eguiten çuen.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 21