Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 21:18-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Ecic gure alabac ecin eman detzozquegute, hersiac garelacotz cinaz eta arthiqui dugun burhoaz, guinioenean: Madaricatua bere alabetaric Benjamini emaztetzat emanen dioena.

19. Asmu bat eguin çuten beren artean eta erran çuten: Huna Jaunaren besta-burua urthe oroz celebratzen dena Silon, ceina jarria baita Betheldic ipharrerat, eta Betheldic Siquemera dohan bidetic iguzqui-haicerat, eta Lebonaco hiritic hegoarat.

20. Manatu cioten beraz Benjaminen semeei, eta erran: Çoazte eta mahastietan gorde çaitezte.

21. Eta ikusico ditutzuenean Siloco nescatchac, ohitzaren arabera, dancetara abiatzen, bet-betan athera çaitezte mahastietaric, bakotchac hequietaric har çaçue emaztetzat bana, eta çoazte Benjamingo lurrera.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 21